EKAP: Eskola Kirolaren Aldeko Plataforma
1. Kirol begiraleei 150 ariketa eskuragarri ipini dizkiegu EKAP WEB & APParen bitartez
2. Begirale, guraso eta haurrei formazio saioak eskaintzen dizkiegu: EKAP IKASTAROAK
Begiraleen formakuntza
EKAP web eta APP-a lan tresna moduan erabiltzeko formazioa. Webgune honetan zein EKAP aplikazioan eskuragarri dauden ariketei etekina ateratzeko, bi orduko hiru saio burutuko genituzke.
Gurasoentzako hitzaldia
Eskola kirolaren partaide diren heinean eta bertan eragiten dutenez, gurasoentzako bi orduko formazio saio bat eskaintzen dugu. Landuko ditugun eduki nagusiak hauek dira: Eskola kirolaren garrantzia haurraren garapenean, haurrak dituzten kirol aukerak eta eskola kirolean gurasoek duten rola izango da. Bestalde EKAPen dekalogoa ere aurkeztuko zaie.
Prezioa: 40 € (+ kilometrajea)
Haurren sentsibilizazioa
Haurreri estola kirolak duen garrantzia helarazi nahi diogu. Eskola kirola zer den eta kirola egiteak dituen onurak azalduko zaizkie era dinamiko batean, ordubeteko saioaren bitartez.
Saioak gelaka emango dira (20-25 umeko taldeei).
Prezioa: 20 € (+ kilometrajea)
Jar zaitez EKAPekin harremanetan formazio saioetako baten eskaera burutzeko:
Telefonoa: 615762647
Ezagutu EKAP LAN TALDEA
Emaila: eskolakirolaap@gmail.com