1.Futbola Jaurtiketak Eremu debekatua
1.Futbola Jaurtiketak Eremu debekatua from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Bi talde
Eremua: Zelai erdia
Denbora: 5-8 min
Materiala: 4 baloi, txinoak
Jarraibideak:
- Talde bat ateko marraren gainean kokatuko da eta bestea zelai erdiko marraren gainean. Begiraleak erdialdean txinoen bitartez 4-6 m zabalerako pasillo bat eratuko du, eremu debekatua izango dena.
- Taldeek baloiak alde batetik bestera jaurti behar dituzte, eremu debekatuan boterik jo gabe eta zelaiko mugak igaro gabe.
- Baloia beste aldera jaurtitzea lortzen duen taldeak puntuak lortuko ditu. Baloia eskuan hartu, botea eman eta ondoren jaurtiz gero puntu 1, baloia lurretik zuzenean jaurtiz gero 2 puntu.
- Taldekide guztiek jaurtiketa kopuru berdina derrigorrez.
Aldaerak:
- Bi taldeen arteko distantzia eta eremu debekatua handitu edo txikitu daiteke.