1.Saskibaloia Partidoa Azkar iritsi

1.Saskibaloia Partidoa Azkar iritsi from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Kantxa erdia
Denbora: 8 min
Materiala: 3 baloi eta 3 kono
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

    • 3 ilara egingo dira, bat izkina batean, bestea erdian eta azkena beste izkinan, hirurak ere 6,25 metroko marran.
    • Baloia izkina batetik bestera joango da paseak eginez, eta azken postura iristean, baloia jaso duenak saskiratze bat egiteko aukera izango du, sarrera edo jaurtiketa batekin. Gehienez 2 bote eman ahalko ditu erasotzaileak.
    • Baloia pasatzen lehendabizi hasi denak berriz, izkina batetik bestera korrika ahalik eta azkarren joan beharko du defendatzera iristeko.
    • 1×1 egoera amaitzean guztiek baloia doan aldera errotatuko dute.

Aldaerak: 

  • - Zailtasun handiak badituzte, bote kopurua handiagotu edota 2x1eko egoerak probatu.
image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *