10. Futbola beroketa tunelak
10.Futbola Beroketak tunelak from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Lauko taldeak
Eremua: Zelai erdia
Denbora: 5-8 min
Materiala: 3 baloi
Jarraibideak:
- Begiraleak lauko taldeak egingo ditu.
- Taldeak atearen marraren gainetik abiatuz, zelai erdiraino iritsi beharko dute baloia tuneletik pasaz. Tunela egiteko haurrek hankak zabalduko dituzte.
- Azkena dagoen haurrak baloia lehenengoaren pareraino eramango du eta besteen hanka tartetik azkeneko taldekideari pasako dio eta bera aurrenengo postuan jarriko da hankak zabalduz.
- Baloia azkeneko lagunarenganaino iritsi arte, saiakerak egiten jarraitu beharko dute eta ezingo dute aurrera egin.
Aldaerak:
- Berdina baina taldekide kopurua aldatuz.