10.Futbola Partiduak Laguntzak
10.Futbola Partiduak Laguntzak from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Bi talde + bi laguntzaile
Eremua: Zelai osoa
Denbora: 5-8 min
Materiala: Baloi bat
Jarraibideak:
- Begiraleak bi laguntzaile izendatuko ditu eta gainontzekoak bi taldetan banatuko ditu.
- Bata bestearen aurka jolastuko dute baina baloiaren jabetza duen taldeak zelaiaren kanpo aldean laguntzaileak izango ditu. Kanpoko kideak zeharka mugituko dira eta laguntzak eskainiko dizkiote barruko taldekideei.
- Talderen batek 3 puntu lortzen dituenean, beste taldeko bi lagun laguntzaile lanetan aritu diren partaideekin trukatuko dira.
Aldaerak:
- Laguntzaile kopurua alda daiteke.
- Baldintzak jarri daitezke: ukitu kopurua mugatuz, bi aldiz jarraian kide berarekin jokatzea eragotziz, taldekide guztiek baloia ukitzera behartuz…