2. Futbola beroketa uztailetara
2.Futbola Beroketak uztailetara from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: zelai erdia (20 x 20)
Denbora: 5-8 min
Materiala: 4 baloi, 4 uztai
Jarraibideak:
- Begiraleak espazio mugatutik 10 metrotara 3 uztai jarriko ditu eta haur bakoitzari zenbaki bat emango dio.
- Haurrak espazio mugatuan (arean) beraien artean baloia pasatzen arituko dira.
- Lau zenbaki esatean, zenbaki horiek dituzten lau partaideak eremu mugatutik atera eta baloia gidatuz uztai barruan utzi beharko dute (bat kanpoan gelditzen delarik) eta eremura itzuli.
- Beste lau zenbaki esatean, haurrak uztaietara joan eta baloiak eremura itzuli beharko dituzte.
Aldaerak:
- Berdina, baina begiraleak lau zenbaki esan beharrean, bi zenbaki pare esango ditu (1 eta 4, 2 eta 6…) eta bikoteak paseak eginez egin beharko dute ariketa.