2.Futbola Jaurtiketak Jaurti baloia jaso
2.Futbola Jaurtiketak Jaurti baloia jaso from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Hiruko taldeak
Eremua: Zelai erdia
Denbora: 5-8 min
Materiala: 4 baloi, txinoak
Jarraibideak:
- Begiraleak konoen bitartez 3-4 m zabalerako 4 ate jarriko ditu eta hiruko taldeak osatuko ditu.
- Ate bakoitzaren atzean taldekide bat jarriko da eta handik 8-10 metrotara beste bi taldekideak.
- Haur batek jaurtiketa egin ondoren atearen atzera joango da. Atearen atzean dagoen taldekideak baloia jaso eta beste taldekideari pasako dio eta bere atzean jarriko da.
- Gola sartzen duen taldeak puntu bat bilduko du.
Aldaerak:
- Atearen neurriak eta jaurtiketaren distantziak alda daitezke.