2.Futbola Partiduak Atetxoetatik pasaz

2.Futbola Partiduak Atetxoetatik pasaz from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Bi talde
Eremua: Zelai osoa
Denbora: 5-8 min
Materiala: Baloi 1, 2 peto
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

  •  Begiraleak bi talde egingo ditu eta beste bi komodin izendatuko ditu. Komodinek petoak jantziko dituzte.
  • Begiraleak konoekin zelaian zehar 2 metroko atetxoak kokatuko ditu, zelaiaren erdialdean zein izkinetan jarriz.
  • Helburua beste taldearen ate handian gola sartzea izango da. Hori egin ahal izateko, derrigorrezkoa izango da taldeko partaide guztiek baloia ukitzea eta gainera, begiraleak sortutako atetxoren batetik baloia pasatzea. Laguntzak emateko zelaian zehar 2 komodin egongo dira. Komodin hauek beti baloia daukaten taldekoei laguntzen egongo dira.
  • Baldintza guztiak beteta, gola sartzen duen taldeak puntu bat lortuko du. Talderen batek 3 puntu lortzen dituenean, beste taldeko bi lagun komodin lanetan aritu diren partaideekin trukatuko dira.

Aldaerak: 

  • Komodin kopurua alda daiteke.
  • Baloia denek ukitzearen baldintza kendu edo alda daiteke.
image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *