2.Futbola Paseak Painuelitoka paseka
2.Futbola Paseak Painuelitoka paseka from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Bi talde
Eremua: Zelai osoa
Denbora: 5-8 min
Materiala: 2 baloi, 6 uztai
Jarraibideak:
- Begiraleak zelai erdian 4 uztai jarriko ditu. Bi talde egin eta zelaiaren bi ertzetan kokatuko ditu eta beraien aurrean uztai bat jarriko du baloi batekin. Taldekide bakoitzari zenbaki bat emango dio.
- Begiraleak bi zenbaki esatean, zenbaki horiek dituzten bi taldetako partaideak baloia hartu eta beraien artean paseak eginez erdian dauden uztairen batean utziko dute baloia eta hasierako lekura itzuliko dira.
- Hurrengo zenbakiak esatean, partaideek erdiko uztaietako baloia hartu eta paseka taldeko uztaira ekarri beharko dute.
Kasu bakoitzean, lehenengo iristen den bikotearen taldeak puntu bat jasoko du.