2.Saskibaloia Jaurtiketak pistako erregea

2.Saskibaloia Jaurtiketak pistako erregea from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Biko taldeak
Eremua: Kantxa osoa
Denbora: 10 min
Materiala: 6 baloi
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

  •  Bikoteen arteko lehia bat izango da, bikote bakoitzak baloi bat izango duelarik.
  • Lehendabizi bikoteko kide batek botako du, bere errebotea hartu eta bere taldekideari pasako dio, ondoren beste kideak jaurtiko du.
  • Jaurtitzaileak erabakiko du zona barrutik bota (1puntu) edo zona kanpotik (2puntu).
  • Bikoteen arteko lehian lehendabizi 7 puntu lortzen dituenak irabaziko du. Galtzaileek kantxa erdira joan beharko dute eta irabazleek kanpoan dauden bikote baten aurka lehiatzen jarraituko dute.
  • 7 puntu lortzean izartxo bat irabaziko dute, 5 izartxo aurrena irabazten dituenak lortuko du jokoan garaile izatea.
image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *