2.Saskibaloia Partidoa Txuri Urdin
2.Saskibaloia Partidoa Txuri Urdin from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Kantxa erdia
Denbora: 8 min
Materiala: 4 baloi
Jarraibideak:
-
- Bi ilara kokatuko dira kantxa erdian, bata bestearen aurrean. Ilarako lehenengo jokalariek baloia izango dute.
- Ilara bati txuri deituko zaio eta besteari urdin, honela begiraleak erabakiko du zein ilarakoak erasotzen duen eta zeinek defendatu.
- Begiraleak oihukatzen duen koloreak saskira iristeko gehienez 4 bote izango ditu eta besteak baloia utzi eta defendatzen saiatu beharko du.
Aldaerak:
-
- 6,25 metroko marran jarri eta bote gutxiago erabili.
- Bikoteka egin eta 1x1eko egoera jokatu beharrean 2×2 jokatu.