3.Futbola Jaurtiketak Karratutik jaurti
3.Futbola Jaurtiketak Karratutik jaurti from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Hiruko taldeak
Eremua: Zelai erdia
Denbora: 5-8 min
Materiala: 4 baloi, 8 kono, 16 txino
Jarraibideak:
- Begiraleak hiruko taldeak osatuko ditu eta taldekide bakoitzari zenbaki bat ematen dio.
- Begiraleak konoen bitartez 3-4 m zabalerako 4 ate jarriko ditu eta bakoitzaren parean, 8-10 m ingurura, 3 x 3 m-ko karratu bat osatuko du txinoekin.
- Taldeak karratuaren barruan paseka arituko dira. Begiraleak zenbaki bat esatean, zenbaki hori duten haurrek atera jaurtiko dute eta ahalik eta azkarren baloia jaso eta beraien taldekideengana itzuliko dira.
- Gola sartzen duen taldeak puntu bat bilduko du.
Aldaerak:
- Atearen neurriak, karratuaren neurriak eta jaurtiketaren distantziak alda daitezke.
- Karratu barruko paseak, 2 ikututara, bakarrera… izan daitezke.