3.Futbola Partiduak Futbolina

3.Futbola Partiduak Futbolina from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Hiru talde + 2 defentsa
Eremua: Zelai osoa
Denbora: 5-8 min
Materiala: Baloi 1, 12 txino
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

  •  Begiraleak zelaia hiru gunetan banatuko du eta elkarren ondoan dauden guneak bereiziz, bi pasillo sortuko ditu txinoen bitartez.
  • Begiraleak bi defentsa izendatuko ditu eta gainontzekoak hiru taldetan banatuko ditu. Talde bakoitza gune batean kokatuko da eta tarteko pasilloetan defentsak kokatuko dira. Inork ezingo du bere gunetik irten.
  • Helburua baloia hurrengo guneko taldeari pasatzea izango da, defentsak baloia ukitu gabe. Hori egin ahal izateko, derrigorrezkoa izango da taldeko partaide guztiek baloia ukitzea.
  • Baldintza beteta, baloia beste gunera pasatzea lortzen duen taldeak puntu bat lortuko du. Talderen batek 6 puntu lortzen dituenean, beste taldeko bi lagun defentsa lanetan aritu diren partaideekin trukatuko dira.

Aldaerak: 

  • Defentsa kopurua alda daiteke.
  • Baloia denek ukitzearen baldintza kendu edo alda daiteke.
image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *