3.Futbola Paseak Pasa eta mugitu
3.Futbola Paseak Pasa eta mugitu from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Zelai osoa
Denbora: 5-8 min
Materiala: 3 baloi, 6 txino
Jarraibideak:
- Begiraleak zelaian txinoak jarriko ditu 2 ilaratan, ilara artean 8-12 metroko tartea utziz eta ilara bakoitzean 3 txino parean jarriz. Ilara batean baloiak egongo dira.
- Txino bakoitzean bi lagun kokatuko dira, beste ilarakoei begira. Baloia pareko lagunari pasa ondoren, eskuineko/ezkerreko konora mugituko dira (azkeneko postukoak lehenengora joan beharko du). Eskuinera mugitu behar dutenek, pasea eskuineko oinarekin egin behar dute eta alderantziz, beste ilarakoek ezkerreko oinarekin.
- Postu bakoitzean pare bat pase egin ondoren, haurrak ilaraz aldatuko dira.
Aldaerak:
- Ilaren artean utzitako tartearen arabera jolasaren zailtasuna alda daiteke.