4. Futbola beroketa komekokos
4.Futbola Beroketak komekokos from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Zelai osoa
Denbora: 5-8 min
Materiala:2 edo 4 baloi, petoak
Jarraibideak:
- Begiraleak bi harrapatzaile izendatuko ditu eta petoa jantzaraziko die.
- Haurrak zelaiko marren gainean bakarrik mugitu daitezke. Harrapatzaileek iheslariak harrapatzen saiatuko dira. Iheslari guztien artean 2 baloi izango dituzte elkarri paseak egin eta gidatzeko. Baloia daraman iheslaria ezingo da harrapatua izan.
- Iheslari bat harrapatua izatean, harrapatzaile izatera pasatzen da.
Aldaerak:
- Berdina baina harrapatzaile eta baloi kopurua igoz.