4. Saskibaloia beroketa baloi lapurreta
4.Saskibaloia Beroketak baloi lapurreta from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Kantxa osoa
Denbora: 8 min
Materiala: 6 baloi eta 6 kono
Jarraibideak:
- Bi talde egin eta kantxa lau zatitan banatuko da, talde bakoitza zati baten jabe izango da eta zati askeak baloien eremuak izango dira.
- Aurkarien eremuaren ondoren dauden baloiak norberaren eremura ekarri behar dituzte, horretarako aurkarien eremutik pasatuaz.
- Aurkarien eremuan harrapatuak izanez gero geldik egon beharko dute taldekide batek eskua eman arte, orduan aske geratuko dira.
- Baloiak dauden eremura sartzea lortzen badute hauek euren eremura eraman beharko dituzte.
- Baloien eremuan ezingo dira inoiz harrapatuak izan.
Aldaerak:
- Boteak abilena ez den eskuarekin egin beharko dira.