4.Futbola Gidaketak Painuelitoka
4.Futbola Gidaketak Painuelitoka from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Bi talde
Eremua: Zelai osoa
Denbora: 5-8 min
Materiala: 2 baloi, 6 uztai
Jarraibideak:
- Begiraleak zelai erdian 4 uztai jarriko ditu. Bi talde egin eta zelaiaren bi ertzetan kokatuko ditu eta beraien aurrean uztai bat jarriko du baloi batekin. Taldekide bakoitzari zenbaki bat emango dio.
- Begiraleak zenbaki bat esatean, zenbaki hori duten bi taldetako partaideak baloia hartu eta erdian dauden uztairen batean utziko dute baloia eta hasierako lekura itzuliko dira.
- Hurrengo zenbakia esatean, partaideak erdiko uztaietako baloia hartu eta taldeko uztaira ekarri beharko du.
- Kasu bakoitzean, lehenengo iristen den lagunaren taldeak puntu bat jasoko du.