4.Futbola Jaurtiketak Baloi geldian
4.Futbola Jaurtiketak Baloi geldian from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Bi talde
Eremua: Zelai erdia
Denbora: 5-8 min
Materiala: 4 baloi
Jarraibideak:
- Begiraleak bi talde egingo ditu.
- Talde bakoitzetik haur bat atean jarriko da eta besteak 8-12 m-ra kokatuko dira.
- Lehenengo talde bateko partaideek, eta ondoren besteek, atean beste taldeko atezaina izanik, jaurtiketak egingo dituzte baloi geldian.
- Jokalari bakoitzak 3 jaurtiketa egingo ditu eta guztien artean sartutako golak kontatuko dituzte.
Aldaerak:
- Jaurtiketaren distantzia alda daiteke.
- Jaurtiketa kopuru baten ondoren, atezaina alda daiteke.