4.Futbola Partiduak Marra pasa eta baloia gelditu
4.Futbola Partiduak Marra pasa eta baloia gelditu from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Bi talde + 2 komodin
Eremua: Zelai osoa
Denbora: 5-8 min
Materiala: Baloi 1
Jarraibideak:
- Begiraleak bi komodin izendatuko ditu eta gainontzekoekin bi talde egingo ditu.
- Zelaiko ateak erabili beharrean, helburua baloiak zelai bukaerako marra igaro ondoren baloia geratzea izango da. Horretarako baloiaren jabetza duen taldeak bi komodinen laguntza izango du.
- Golak balio izateko, marra pasa aurretik, taldekide guztiek ukitu beharko dute baloia.
- Talderen batek 3 puntu lortzen dituenean, beste taldeko bi lagun komodin bezala aritu diren partaideekin trukatuko dira.
Aldaerak:
- Komodin kopurua alda daiteke.
- Baloia denek ukitzearen baldintza kendu edo alda daiteke.