4.Saskibaloia Botea ate librea
4.Saskibaloia Botea ate librea from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Kantxa erdia
Denbora: 8 min
Materiala: 3 baloi eta 3 kono
Jarraibideak:
-
- Bi ilara kokatuko dira, bat saski azpian eta bestea kantxa erdian, azken hauek baloia izango dute. 6,25 metroko altueran hiru kono egongo dira, bi ate osatuko dituztelarik.
- Begiraleak ba esatean saski azpikoak ate bat tapatuko dute eta baloia duenak libre dagoen atetik egin beharko du eraso.
- Beti ere hutsik ez dagoen atetik urrunen daukaten eskuarekin egin beharko dute botea, bestela ate zaindariak baloia kentzeko aukera du.
- Baloia duenak saskiratze batekin amaituko du.
Aldaerak:
- Bi ate kokatu beharrean, ate handi bat kokatu eta esku aldaketak landu ate zaindaria atzean uzteko.