4.Saskibaloia Jaurtiketak hartu errebotea

4.Saskibaloia Jaurtiketak hartu errebotea from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Kantxa erdia
Denbora: 8 min
Materiala: 4 baloi eta 3 kono
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

  • Hiru ilara osatuko dira, bat kantxaren alde batean, bestea kantxa erdian eta azkena beste aldean, hirurak 6,25 metroko marran.
  • Ilara batean baloiak egongo dira eta horiek ondoko ilarakoei pasako diete, hauek azken ilarakoei pasatuz.
  • Azken ilarakoak jaurtiketa bat egingo du, garrantzia emanez hankak saskira begira egoteari.
  • Errebotea borrokatuko dute beste bi ilaretakoak, baloia hartzen duena jaurtitzeko ilarara joango da eta beste biak beste ilaretara.

Aldaerak: 

  • Jaurtiketa bakarrik egin beharrean, botea ere burutu beharko dute.
image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *