4.Saskibaloia Partidoa Zein dago bakarrik
4.Saskibaloia Partidoa Zein dago bakarrik from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Kantxa erdia
Denbora: 10 min
Materiala: 3 baloi
Jarraibideak:
-
- Hiru ilara kokatuko dira, bat kanasta azpian eta beste biak kantxa erdian, non horietako batean baloiak izango dituzten.
- Kanasta azpiko ilarako kide bat 6,25 metroko marran kokatuko da. Hau defendatzailea izango da eta beste bi ilarako kideak eraso egingo dute.
- Erasotzaileak baloia hartzen duten bakoitzean gehienez bi bote egiteko aukera izango dute eta 3 pase beraien artean.
Jaurtiketa egiten duena defendatzera pasako da eta beste biak erasotzera.
Aldaerak:
- Zailtasunen arabera bote kopurua gehitu edo pase kopurua gutxitu