4.Saskibaloia Paseak kira-bira
4.Saskibaloia Paseak kira-bira from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Kantxa erdia
Denbora: 5 min
Materiala: 2 baloi eta 4 kono
Jarraibideak:
-
- 4 konoekin karratu handi xamar bat osatuko dute, eta kono bakoitzaren atzean 3 jokalari kokatu.
- Bi diagonaletan baloia izango da eta beste bietan ez.
- Begiraleak ba esaten duenean baloia eskuinera pasa eta pasa duena eskuineko konora joango da ahalik eta azkarren, gertuko pasea landuz.
Aldaerak:
-
- Pasea eskuinera egin beharrean ezkerrera egitea edo pasea alde batera egin eta errotazioa beste aldera.
-
Konoak urrundu eta pase luzea landu.