5.Futbola Gidaketak Zig-zagean

5.Futbola Gidaketak Zig-zagean from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Hiruko taldeak
Eremua: Zelai erdia
Denbora: 5-8 min
Materiala: 4 baloi, 8 uztai, txinoak
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

  •  Begiraleak hiruko taldeak egingo ditu eta talde bakoitzarentzat txino ilara bat jarriko du, hasiera eta bukaeran uztai bana jarriz. Talde bakoitzaren aurreko uztaiaren barruan baloi bat utziko du.
  • Haurrak baloia uztaitik jaso eta txinoetan zig-zagak eginez beste aldeko uztaiaren barruan utzi eta hasierara itzuli behar du, hurrengo taldekideari erreleboa emanez.
  • Hurrengoak beste aldeko uztaira korrika joan eta zig-zagean ekarriko du baloia hasierarako uztaian utziz eta erreleboa emanez.
  • Partaide bakoitzak bi edo hiru aldiz egin ditzake joan-etorriak.

Aldaerak: 

  • Uztai eta txinoen arteko distantzia aldatzeak, jolasaren zailtasunean eragina izango du.
image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *