5.Futbola Jaurtiketak Puntuak bilduz
5.Futbola Jaurtiketak Puntuak bilduz from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Hiru talde
Eremua: Zelai erdia
Denbora: 5-8 min
Materiala: 4 baloi, 2 kono
Jarraibideak:
- Begiraleak hiru talde egingo ditu eta ate baten barruan bi kono jarriko ditu, zutoinetatik distantzia jakin batera.
- Taldeak atetik 8-12 metrotara jarriko dira. Talde bakoitzak 3 minutu izango ditu jolaserako eta ahalik eta puntu gehien biltzea izango da helburua.
- Taldekideek, txandaka, baloia atera jaurtiko dute eta kokapenaren arabera puntuazio bat emango zaie: zutoin eta konoen artean sartuz gero, puntu 1; langatik gora botaz gero, 2 puntu; eta langa joz gero 3 puntu.
- Begira dauden taldeak, puntuazioa kontatuko dute.
Aldaerak:
- Jaurtiketaren distantzia eta denbora alda daitezke.
- Baloiak zutoina jotzen duenean ere puntuazio bat eman dakioke.