5.Futbola Partiduak Partidua 3 atetan

5.Futbola Partiduak Partidua 3 atetan from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Bi talde
Eremua: Zelai osoa
Denbora: 5-8 min
Materiala: Baloi 1
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

  •  Begiraleak atezain bat izendatuko du eta gainontzekoak bi taldetan banatuko ditu. Zelai erdiko biribilaren gainean 3 kono jarriko ditu 3 ate sortuz.
  • Taldeek, zelai erdiko biribilaren inguruan jolastuko dute eta ezingo dira barrura sartu. Helburua, biribilean sortutako eta atezain neutral batek zaindutako ateren batean gola sartzea izango da.
  • Gola sartzen duen taldeak puntu bat lortuko du. Orduan, baloia beste taldeari pasa eta defentsa lana egin beharko du. Atezainak baloia gelditzen duenean, talde defendatzaileari pasako dio eta hau erasotzaile bihurtuko da. Defentsan dagoen taldeak baloia lapurtuz gero, baloia area batera eraman beharko du erasotzen hasi aurretik. Hau da, ezingo du baloia lapurtu eta zuzenean atera bota.
  • Talderen batek 3 puntu lortzen dituenean, beste taldeko lagun bat atezain lanetan aritu den partaideekin trukatuko da.

Aldaerak: 

  • Atezain kopurua alda daiteke.
image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *