5.Saskibaloia Jaurtiketak mugitu konoak
5.Saskibaloia Jaurtiketak mugitu konoak from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Kantxa erdia
Denbora: 10 min
Materiala: 4 baloi eta 10 kono
Jarraibideak:
- Bi talde osatuko dira eta talde bakoitza ilaratxo batean kokatuko da jaurtiketa libreen marran.
- Helburua jaurtiketa libre bat sartzea izango da, sartu ala ez bakoitzak bere errebotea hartu eta ilararen ondorengoari pasako dio baloia.
- Jaurtiketa librea sartuz gero, gure eremuan dagoen kono bat besteen eremura mugituko du jaurtiketa sartu duenak.
- Jokoa kono guztiak eremu batean daudenean amaituko da.
Aldaerak:
- Jaurtiketa edozein lekutatik egin daiteke.