6. ariketa beroketa azeri buztana
6.Futbola Beroketak azeri buztana from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Zelai erdia
Denbora: 5-8 min
Materiala: 4 baloi, 4 uztai, taldekide bakoitzarentzat peto edo zapi bana
Jarraibideak:
- Begiraleak 4 uztaiak eremuan zehar banatzen ditu.
- Haur bakoitzak ipurtaldean buztana jarriko du petoa galtzatan sartuz.
- Beraien artean paseak egiten dabiltzala lagunari buztana kentzea da helburua, baina baloia duenari ezingo zaio kendu.
- Buztanik gabe geratzen dena, uztai barrura sartuko da. Uztaitik irteteko, beste lagun batek buztana eman diezaioke edota uztai barrutik beste bati kendu behar dio.
Aldaerak:
- Baloi eta uztai kopurua gutxitu.