6. Saskibaloia beroketa zizare lasterketa
6.Saskibaloia Beroketak zizare lasterketa from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Lauko taldeak
Eremua: Kantxa erdia
Denbora: 8 min
Materiala: 3 baloi
Jarraibideak:
- Taldekideak kantxa erdian kokatuko dira ilaran, lehenengoak baloia izango duelarik
- Begiraleak ba esatean lehenengoak bigarrengoari pasako dio baloia eta horrela jarraituko dute baloia azkenengoarengana iritsi arte. Orduan hau boteak eginez aurrenengoaren aurrean kokatuko da eta berriz berdina egiten hasiko dira.
- Pixkanaka aurreratzen joango dira eta saskitik 2 metrora kokatuta dauden konoetara iristean saskiratzea egin beharko du kide bakoitzak.
Aldaerak:
- Boteak, paseak edo jaurtiketak abilena ez den eskuarekin egin.