6.Futbola Jaurtiketak Jaurtiketa urrunduz
6.Futbola Jaurtiketak Jaurtiketa urrunduz from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Zelai osoa
Denbora: 5-8 min
Materiala: 4 baloi, 6 kono
Jarraibideak:
- Taldea bitan banatuko da, erdiak ate batean eta besteak beste atean jolastu ahal izateko. Begiraleak ate bakoitzaren parean hiru kono jarriko ditu ilaran, batetik bestera distantzia bat utziz.
- Ate bakoitzean atezain bat jarriko da. Beste guztiak atetik gertuena dagoen konoan kokatuko dira. Txandaka, jaurtiketa egingo dute.
- Gola sartzen duena, bigarren konora pasako da; sartzen ez duena berriz, atezain jarriko da. Atetik irtetea tokatzen zaion partaidea, lehenago jaurtiketa egin duen leku berdinera joango da, beste saiakera bat egitera.
- Jokalari batek hirugarren konotik gola sartzen duenean, zelai erdiko marrara pasako da. Kanpo erditik, atezainik gabe, baloia airean sartu beharko du atean.
Aldaerak:
- Jolasa errazteko, jaurtiketa guztiak atezainik gabe egin daitezke edota kanpo erdiko jaurtiketa lurretik.
- Bi ate ez baditugu, talde osoak ate bakarrean jolastu beharko luke.