6.Futbola Partiduak Denak beste zelaira
6.Futbola Partiduak Denak beste zelaira from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Bi talde + 2-3 komodin
Eremua: Zelai osoa
Denbora: 5-8 min
Materiala: Baloi 1
Jarraibideak:
- Begiraleak bi edo hiru komodin izendatuko ditu eta gainontzekoak bi taldetan banatuko ditu.
- Komodinen laguntzarekin, helburua aurkariaren atean gola sartzea izango da. Horretarako derrigorrezkoa izango da gola sartzerako unean taldekide guztiak (komodinak barne) aurkariaren zelaian egotea.
- Talderen batek 3 puntu lortzen dituenean, beste taldeko bi edo hiru lagun komodin bezala aritu diren partaideekin trukatuko dira.
Aldaerak:
- Komodin kopurua alda daiteke.
- Gola sartu aurretik taldekide guztiek ukitu beharko dute baloia.