6.Saskibaloia Botea lokotxak

6.Saskibaloia Botea lokotxak from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Lauko taldeak
Eremua: Kantxa erdia
Denbora: 10 min
Materiala: 3 baloi eta 12 kono
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

    • 3 talde osatuko dira eta talde bakoitzak baloi bana izango du.
    • Errelebo lasterketa bat izango da, non tartean zailtasun batzuk aurkituko dituzte jokalariek eta horiek gainditzeko bote desberdinak landuko dira.
    • Jokalariak lehendabizi baloia atzerantz botatuko dute fondoko marratik lehen konoraino. Ondoren kono desberdinak gainditzen joango dira esku aldaketak eginez. Kantxa erdira iristean buelta eman eta aurrerantz botatuko dute berriz ere fondoko marrara iritsi arte.
    • Jokalari bakoitzak 2 aldiz egingo du ibilbidea, eta azkarren egiten duen taldeak irabaziko du.

Aldaerak: 

  • -Ibilbidean esku aldaketa desberdinak egin zailtasunen arabera: aurretik, atzetik, hanka azpitik, errebertsoak…
image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *