7. Futbola beroketa armiarma

7.Futbola Beroketak armiarma from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Bi edo hiruko taldeak
Eremua: Zelai osoa
Denbora: 5-8 min
Materiala: 4 baloi
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

  •  Begiraleak bi edo hiruko taldeak egingo ditu eta harrapatzaile bat, armiarma izango dena, izendatuko du. Armiarma zelaiaren erdiko marraren gainean jarriko da eta marraren gainean bakarrik mugitu ahal izango du (ezker-eskuin).
  • Besteak, ate bateko marraren gainetik abiatuz, baloia beste ateraino eramaten saiatuko dira taldekideen artean paseak eginez eta armiarma baloia kentzen saiatzen den bitartean.
  • Armiarmak talde bati baloia moztean, pasea egin duena armiarma bihurtzen da, armiarma kopurua igoz.

Aldaerak: 

  • Taldekideen arteko distantzia muga jarri, pase laburragoak egiteko.
image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *