7.Futbola Gidaketak Bikoteen gidaketa
7.Futbola Gidaketak Bikoteen gidaketa from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Bi talde
Eremua: Zelai osoa
Denbora: 5-8 min
Materiala: 4 baloi, 4 uztai
Jarraibideak:
- Begiraleak bi talde egin eta zelaiaren bi ertzetan kokatuko ditu eta beraien aurrean bi uztai jarriko ditu baloi banarekin. Taldekide bakoitzari zenbaki bat emango dio.
- Begiraleak bi zenbaki esango ditu eta zenbaki hori duten bi taldetako partaideak baloia hartu, aurkariaren atetik pasa eta haien uztai barruan utziko dute baloia eta hasierako lekura itzuliko dira.
- Lehenengo iristen den bikotearen taldeak puntu bat jasoko du.