7.Futbola Jaurtiketak Pareta
7.Futbola Jaurtiketak Pareta from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Hiru talde
Eremua: Zelai osoa
Denbora: 5-8 min
Materiala: 4 baloi
Jarraibideak:
- Begiraleak hiru talde egingo ditu. Talde bat atean jarriko da. Beste bat atetik 8-12 metrotara eta azkeneko taldea pareta emateko posizioan, hauengandik 2-3 metrotara.
- Atearen parean dagoen taldeko partaide batek, baloia pareta egin behar dionari pasako dio. Honek itzuli eta lehenengoak jaurtiketa egingo du.
- Atezainak baloia jaso eta jaurtitzaileari pasako dio. Atezaina pareta egiten jarriko da eta pareta egiten dagoena jaurtitzaile izatera pasako da. Mugimendu hau egiteko garaia zaindu behar da bereziki, partaideek beste taldeen jaurtiketa ekidin ez dezaten.
- Talde bakoitzak sartutako golak kontatuko ditu.
Aldaerak:
- Distantziak alda daitezke.