7.Saskibaloia Jaurtiketa Iskintxoa

7.Saskibaloia Iskintxoa from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Kantxa erdia
Denbora: 8 min
Materiala: 4 baloi eta 2 kono
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

  •  4 ilara kokatuko dira, bi saski azpian eta beste bi 6,25 metroko marran, azken hauek baloiak izango dituzte.
  • Saski azpitik konoa kokatua dagoen altuera arte gogor irtengo dira jokalariak, bertan goiko ilarakoek pasatako baloia jasoko dutelarik.
  • Behin baloia jasota iskintxo bat egingo dute, botako duten itxura eginez. Ondoren bote bat egin eta sarrera edo jaurtiketa bat burutuko dute, jokalari bakoitzak bere errebotea hartuko duelarik.
  • Saski azpiko jokalariak alde berdineko ilarara errotatuko dute, 6,25 metrotan kokatutakoek aldiz aurkako aldera.

Aldaerak: 

  • Jaurtitzeko iskintxoa egin beharrean pasezkoa egin.
  • Jaurtiketa mota zehaztu: esku batekin, bi eskurekin, gakoz…
image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *