8.Eskubaloia jaurtiketak azkar ibili

8.Eskubaloia jaurtiketak azkar ibili from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: zelai erdia (20 x 20)
Denbora: 10 min
Materiala: Baloi bat
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

  •  Lau kono ipiniko ditugu bi eta bi bata bestearen alboan. Lehen bi konoak zelai erditik gertu ipiniko ditugu eta hurrengo biak 9m-tan. Kono bakoitzean haur bat ipiniko da eta gainontzeko haurrak ilaran izango dira zelai erdiko marran.
  • Ilarako lehenak baloia izango du eta begiraleak abisua ematean irtengo da. 3 pausu eman eta lehenengo bikotearena hurbilduko da, bietako bat makurtu egingo da eta bestea zutik mantenduko da. Zutik dagoenari baloia pasatuko dio eta honek itzuli egingo dio. Hurrengo bikotearengana hurbiltzean berdina egingo du eta baloia jasotzean atera jaurtiko du.

Aldaerak: 

  • Bikoteko bi kideak makurtuz gero, botea eman beharko du.
image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *