8.Futbola Jaurtiketak Baloia gelditu eta jaurti

8.Futbola Jaurtiketak Baloia gelditu eta jaurti from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Lau talde
Eremua: Zelai erdia
Denbora: 5-8 min
Materiala: 4 baloi
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

  •  Begiraleak lau talde egingo ditu.
  • Atean talde bakoitzeko taldekide bat jarriko da. Atearen marraren gainean baina zutoinetik 4 metrotara beste taldekide bat. Atetik aurrera, 8-12 metrotara, beste bi taldekideak jarriko dira, beraien artean 4 metro utziz.
  • Zutoinetik distantzia batera dagoen taldekideak, diagonalean dagoen bere taldekideari pasako dio baloia, honek baloia gelditu eta alboko lagunari pasako dio.
  • Baloia gelditu ondoren, atera jaurtiko du gola sartzeko asmoz.
  • Jaurtiketa bakoitzaren ondoren, taldekide guztiak, atezaina barne, lekuz aldatuko dira, eskuineko posiziora pasaz. Mugimendu hau egiteko garaia zaindu behar da bereziki, partaideek beste taldeen jaurtiketa ekidin ez dezaten.
  • Talde bakoitzak sartutako golak kontatuko dituzte.

Aldaerak: 

  • Distantzia eta kontrolak alda daitezke.
image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *