8.Futbola Paseak Futbol-beisbola

8.Futbola Paseak Futbol-beisbola from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Bi talde
Eremua: Zelai erdia
Denbora: 5-8 min
Materiala: baloi 1, 4 txino
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

  •  Begiraleak bi talde egingo ditu eta zelai eremuan eta 15 bat metroko distantzian 4 base (txino) kokatuko ditu.
  • Talde bat atearen atzean kokatuko da eta bestea eremuan zehar banatuko da.
  • Eremuan zehar banatuta dagoen taldeko partaide batek ate atzean dagoen bati baloia pasako dio eta honek baloia jaurti eta base batetik bestera korrika egingo du. Beste taldekoak baloia hartu eta ahalik eta azkarren atearen barruan sartu beharko dute. Baloia atera sartzen dutenean, beste taldekoak base batean egon beharko dute, tartean baldin badaude kaleratuak izango baitira.
  • Taldekide guztiak baloia jaurtitzen dutenean, guztira egindako karrera kopurua kontatuko da eta taldeak lekuz aldatuko dira.

Aldaerak: 

  • Txino kopurua alda daiteke, baita horien arteko distantzia ere.
  • Baloia jaso eta atera eramateko garaian baldintzak alda daitezke: paseak eginez sartu behar da atean edo atean sartu aurretik taldekide guztiek ukitu behar dute baloia,atezaina jarri daiteke jaurtitzen duen taldean.
image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *