8.Saskibaloia Botea ea zein azkarrago
8.Saskibaloia Botea ea zein azkarrago from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Kantxa erdia
Denbora: 10 min
Materiala: Bi baloi eta bi uztai
Jarraibideak:
-
- Bi talde osatuko dira, eta ilaran kokatuko dira bata bestearen aurrean kantxa erdian. Ilarako lehenengo jokalariek baloia izango dute.
- Jokalari hauek esku aldaketak egiten egongo dira leku berean mantenduz, eta begiraleak ba esaten duenean baloia lurrean utzi eta aurkariaren baloia hartuko dute..
- Ondoren saskirantz joan eta sarrera bat egingo dute, azkenik uztaiek markatutako lekutik jaurtiketa bat. Uztaietara atzeranzko botea erabiliz joango dira.
- Bi hauek sartzen azkarrenak puntu bat lortuko du. Jokoa 16puntu aurrena lortzen dituenak irabazten du.