9. Eskubaloia beroketa baloi eseria
9.Eskubaloia Beroketak baloi eseria from Ekap on Vimeo.
Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Zelai erdia
Denbora: 5-8 min
Materiala: 3 baloi
Jarraibideak:
- Harrapatzaile bat egongo da kono bat eskuetan hartuta. Besteak iheslariak izango dira.
- Iheslariek 3 baloi izango dituzte. Baloiak iheslariek beraien artean paseka ibili beharko dituzte. Baloidun jokalariak harrapatuak izan daitezke.
- Harrapatua izaten denak lurrean eseri beharko du. Lurrean daudenek libratzeko aukera dute baten batek lurretik baloi bat hartzea lortzen badu eta lurrekoen artean pasatzen badira.
- Harrapatzaileak iheslari guztiak eserita uzten dituenean amaituko da.