9. Futbola beroketa oiloak, sugeak eta azeriak

9.Futbola Beroketak oiloak sugeak azeriak from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Taldea hirutan zatitu
Eremua: Zelai erdia
Denbora: 5-8 min
Materiala: 3 baloi
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

  •  Begiraleak 10-12 metroko distantzian hiru eremu mugatuko ditu eta hiru talde egingo ditu: oiloak, sugeak eta azeriak. Talde bakoitzak baloi bat eta eremu mugatua izango du etxe moduan.
  • Helburua baloia eraman edo paseak egin bitartean, beste animaliak harrapatzea da: oiloak sugea jaten du, sugeak azeria eta azeriak oiloa. Baloia daukana ezin daiteke harrapatua izan.
  • Harrapatuak izatean, harrapatzailearen etxean sartu beharko dute.
  • Bakoitzak bere taldeko animaliak askatu ditzake, bestearen etxera joan eta eskua emanez.

 

image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *