9.Futbola Jaurtiketak Azkarrenak jaurti

9.Futbola Jaurtiketak Azkarrenak jaurti from Ekap on Vimeo.

Maila: L.H. 3, 4, 5, 6
Taldekatzea: Talde osoa
Eremua: Zelai erdia
Denbora: 5-8 min
Materiala: 2 baloi
saskibaloia beroketak 2Jarraibideak:

  •  Begiraleak hiru talde egingo ditu eta bakoitzari zenbaki bat emango dio.
  • Begiralea zelai erdian kokatuko da baloiarekin. Talde bat atean jarriko da eta beste bi taldeak begiraleen alde banatan kokatuko dira, marraren gainean eserita, eta atearekiko bizkarka jarrita.
  • Begiraleak zenbaki bat esaten duenean, baloia ate aldera botako du. Lurrean eserita dauden eta zenbaki hori duten bi taldeetako partaideak jaiki eta baloiaren bila joan beharko dute. Lehenengo iristen den jokalariak baloia atera jaurtiko du. Ondoren, atezaina aldatuko da.
  • Talde bakoitzak sartutako golak kontatuko ditu eta zenbaki guztiak irten ondoren, gol gutxien sartu dituen taldea atezain izatera pasako da eta atezain taldeak beste taldearen aurka jolastuko du.

Aldaerak: 

  • Hiru taldez ordez, bi talde soilik eta atezainik gabe.
image_print

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *