Saskibaloia

1.Saskibaloia Jaurtiketak erlojutxoa

1.Saskibaloia Jaurtiketak erlojutxoa from Ekap on Vimeo. Maila: L.H. 3, 4, 5, 6 Taldekatzea: Lauko osoa Eremua: Kantxa erdia Denbora: 10 min Materiala: 4 baloi Jarraibideak: Taldea bi zatitan banatuko da eta taldetxo bakoitzak bi baloi izango ditu. Ilaran kokatuko dira jaurtiketa libreak botatzerako orduan errebotean egoteko markatuta dagoen lehenengo marran. Marra horretatik

Read more

1.Saskibaloia Partidoa Azkar iritsi

1.Saskibaloia Partidoa Azkar iritsi from Ekap on Vimeo. Maila: L.H. 3, 4, 5, 6 Taldekatzea: Talde osoa Eremua: Kantxa erdia Denbora: 8 min Materiala: 3 baloi eta 3 kono Jarraibideak: 3 ilara egingo dira, bat izkina batean, bestea erdian eta azkena beste izkinan, hirurak ere 6,25 metroko marran. Baloia izkina batetik bestera

Read more

1.Saskibaloia Botea bote laterala

1.Saskibaloia Botea bote laterala from Ekap on Vimeo. Maila: L.H. 3, 4, 5, 6 Taldekatzea: Talde osoa Eremua: Kantxa erdia Denbora: 8 min Materiala: 4 baloi eta 2 kono Jarraibideak: Haurrak 6,25metroko marra jarraituaz bote laterala landuko dute. Ilaran kokatuko dira eta tiro libreko altuerara iristean sarrera bat egingo dute, begiraleak aginduko

Read more

1.Saskibaloia Paseak harrera

1.Saskibaloia Paseak harrera from Ekap on Vimeo. Maila: L.H. 3, 4, 5, 6 Taldekatzea: Talde osoa Eremua: Kantxa erdia Denbora: 8 min Materiala: 3 baloi eta 6 uztai Jarraibideak: 6 ilara egingo dira, ilara horiek markatzeko uztaiak jarriko dira. Fondoko marran kokatuta dauden ilarakoek, 4 metrora kokatuta dauden ilarakoei baloia pasako

Read more

2.Saskibaloia Jaurtiketak pistako erregea

2.Saskibaloia Jaurtiketak pistako erregea from Ekap on Vimeo. Maila: L.H. 3, 4, 5, 6 Taldekatzea: Biko taldeak Eremua: Kantxa osoa Denbora: 10 min Materiala: 6 baloi Jarraibideak:  Bikoteen arteko lehia bat izango da, bikote bakoitzak baloi bat izango duelarik. Lehendabizi bikoteko kide batek botako du, bere errebotea hartu eta bere taldekideari pasako dio, ondoren

Read more

2.Saskibaloia Partidoa Txuri Urdin

2.Saskibaloia Partidoa Txuri Urdin from Ekap on Vimeo. Maila: L.H. 3, 4, 5, 6 Taldekatzea: Talde osoa Eremua: Kantxa erdia Denbora: 8 min Materiala: 4 baloi Jarraibideak: Bi ilara kokatuko dira kantxa erdian, bata bestearen aurrean. Ilarako lehenengo jokalariek baloia izango dute. Ilara bati txuri deituko zaio eta besteari urdin, honela begiraleak

Read more

2.Saskibaloia Botea kontuz bonbekin

2.Saskibaloia Botea kontuz bonbekin from Ekap on Vimeo. Maila: L.H. 3, 4, 5, 6 Taldekatzea: Talde osoa Eremua: Kantxa erdia Denbora: 10 min Materiala: Sei baloi eta 6 kono Jarraibideak: Kantxa erdian zehar 6 kono banaturik egongo dira. Jokalariak 3 konoren aurretik pasatzean esku aldaketa egin beharko dute, konoak ukitu gabe. 3 konoei

Read more

2.Saskibaloia Paseak mozketak

2.Saskibaloia Paseak mozketak from Ekap on Vimeo. Maila: L.H. 3, 4, 5, 6 Taldekatzea: Talde osoa Eremua: Kantxa erdia Denbora: 8 min Materiala: 4 baloi Jarraibideak: Bi ilara osatuko dituzte, biak ere kanasta azpian. Ilara bat baloia dutenek osatuko dute eta bestea baloia ez dutenek. Baloia ez duen ilarakoa tiro libre altueraraino

Read more

3.Saskibaloia Partidoa Azkar Irten

3.Saskibaloia Partidoa Azkar Irten from Ekap on Vimeo. Maila: L.H. 3, 4, 5, 6 Taldekatzea: Talde osoa Eremua: Kantxa erdia Denbora: 10 min Materiala: 2 baloi eta 4 kono Jarraibideak: 4 konoek jokalariak egon daitezken 4 postuak definituko dituzte. Lehendabizikoan jokalariak jaurtiketa libre bat botako du eta ondoren zabaldu egingo da kontraerasoko irteera

Read more

3.Saskibaloia Botea markoa margotu

3.Saskibaloia Botea markoa margotu from Ekap on Vimeo. Maila: L.H. 3, 4, 5, 6 Taldekatzea: Lauko taldeak Eremua: Kantxa erdia Denbora: 8 min Materiala: 3 baloi eta 12 kono Jarraibideak: Talde bakoitzak konoekin osatutako karratu bat izango du ariketa burutzeko. Karratuaren alde bakoitzean baloiarekin egindako desplazamenduak desberdinak izango direlarik. Lehenengo konotik

Read more