EKAP

 eskolakirola_argazkia

EKAP-en, Eskola Kirolaren Aldeko Plataforma

 Haurrak dira benetako protagonistak. Haurren beharrak asetzeko asmoz antolatuko da jarduera, beti ere legea errespetatuz.

EKAP-en helburuak

Eskola kirola bultzatu nahi dugu:

  • Eskola kirolaren garrantzia berreskuratzea, informazioa zabalduz eta herria sentsibilizatuz.
  • Kirol aniztasuna bultzatu.
  • Kirol lehiakorra ez ezik, kirol hezitzailea indartu.
  • Osasun ohitura onak errotzea.
  • Eskola kiroleko begiraleen formakuntza hobetu.
  • Euskara aisialdira hizkuntza izatea.



 

ESKOLA KIROLA

1. Zer da Eskola Kirola?

Derrigorrezko hezkuntza garaian ikasleek eskolaz kanpoko ordutegian buruturiko kirol jarduera antolatuak. [EAEko Kirolaren Legea (14/1998)]

2. Zer lantzen da Eskola Kirolean?

Heziketa

  • Heziketa integrala
  • Garapen psikosoziala
  • Ingurukoekiko errespetua
  • Talde lana eta euskara

Ohitura osasuntsuak

  • Gerora ere jarduera fisikoa egiten jarraituko dutela bermatzea
  • Etorkizuneko biztanleek osasuna eta bizi kalitatea hobetzen laguntzea

Motrizitatea
Gaitasun kualitatiboak landu:

  • Koordinazioa
  • Oreka
  • Lateratitatea…
  • Kirol trebetasunak garatu
3. Eskola kirolaren ezaugarriak:

Jarduerei dagokionez:

  • Kirol aniztasuna.
  • Dena ez da lehiaketa izango.
  • Haurraren adina, gaitasuna eta ezaugarrietara egokituko dira araudiak, materialak eta entrenamendu saioak (bai kualitatiboki zein kuantitatiboki ere).
  • Denen parte hartzea bermatu.
  • Ikasgelako taldeak erabiliko dira. Aukerarik egin gabe.

Kudeaketa eta ardurei dagokionez:
(EAEko 1998-06-25ko legea)Eskola kirola Ikastetxeen bidez egituratuko da, IHPko xedeekin bat eginez. Eskola bakoitzak bere Ikastetxeko Kirol Proiektua sortuko du. Eskola kiroleko koordinatzailea, monitoreak eta tutoreen arteko harremanak erraztuko ditu, beti ere zuzendaritza taldearen ardurapean. Guraso Elkartearen lankidetza aktiboa bultzatuko du.Udalak programa gauzatu ahal izateko beharrezko diren instalakuntza guztiak uzten ahaleginduko da, ahal den neurrian haur hauen ezaugarrientzako egokienak diren ordutegietan. Era berean, Foru Aldundiarekin hitzarmenean adostutako diru laguntzak eskoletara garaiz bideratzen saiatuko da.Kirol elkarteak laguntza teknikoa eskaintzeaz arduratuko dira, beti ere egitasmoak duen helburua eta ikuspegia kontuan izanik.

4. Eskola kirolaren egungo egoera:
  • Kirol aniztasunean dekadentzi argi bat gertatu da, besteak beste: garaia baino lehen kirol espezializazioan zentratzeagatik eta errendimenduaren ikuspegia soilik indartzeagatik; partehartzekoa baztertuz.
  • Honek haurren garapen motor, sozial eta kognitiboan eragin negatiboa dakartza.
  • Kirol erakunde ezberdinen arteko deskoordinazioa.
  • Kudeaketa eta arduren banaketan nahasmena.
  • Nerabeen partaidetza jaitsiera nabarmena.
  • Kirol modalitate desberdinen arteko desorekak areagotu dira.
  • Legea ez da errespetatzen.